2008-10-29

EGUNEROKO ERRUTINAK












Jarraian tximeleta taldeak egunero egiten dituen ekintzen berri emango dizuegu:

1. Sarrera: ikastolara iritsitakoan gelara sartzen dira eta andereñoari egunon esaten diote.

2. Berokia kendu: lehenik eta behin, gelan erosoago egoteko eta beroa ez pasatzeko berokia kentzen dute.

3. Jolas librea: ondoren, gelako jostailuekin oso ondo pasatzen dute; panpinekin, animaliekin, sukaldean...

4. Plastika: bertan, plastilinarekin irudiak egiten dituzte eta paperean marrazki ederrak margotzen dituzte.

5. Galletak: gero, atseden pixkat bat hartzeko eta tripa betetzeko galletak jaten dituzte.

6. Ipuina: haurrei ikaragarri gustatzen zaizkie andereñoak kontatutako ipuinak eta gehienetan adi-adi egoten dira.

7. Kantak: abestea ere asko gustatzen zaie eta guztiak batera kantatu eta dantzatzen dute.

8. Eraikuntza handia: bertan eraikuntzak eraikitzen dituzte legoarekin, era honetara, motrizitate fina lantzen dute.

9. Berokia eta etxera: bazkaltzeko orduan haurrak berokiak jantzi eta guraso edo zaintzaileekin etxera joaten dira.

No hay comentarios: