2008-11-29

KONTAKTUAK



Olaztiko Ikastola

Nagusia z/g
31809 Olatzagutia

Tfnoa: 948467997

Iñigo Aritza Ikastola

Basomutur z/g
31800 Altsasu

Tfnoa: 948562951
Faxa: 948 564006
E-posta: inigoaritza@gmail.com


Txioka Haur Ikastola

Otadia z/g
31800 Altsasu

Ikastolako web orrialdea ikusi nahi baduzu klikatu ondorengo helbidean. Bertan, ikastolaren kokapena, instalazioak, hezkuntza proiektua, argazkiak, zerbitzuak... ikus ditzakezu

http://www.inigoaritza.com/eu/index.asp

2008-11-14

AZOKARA IRTEERA



Kaixo lagunak!

Aste honetan, irteera txiki bat egitera joan da tximeleta taldea. Asteazkenero, azoka dagoela aprobetxatuz, fruitu lehorrak erostera joan dira. Erosi eta gero, ikastolara bueltatu eta bertan, intxaurrak, gaztainak, urrak... aztertzen egon dira, berdintasunak eta ezberdintasunak eginez. Ondoren, kolpeka aritu dira barruan gordeta dagoen jateko hori atera eta hamaiketako bezala izateko.

Gainera, bidean, zuhaitzak ikusteko aprobetxatu dute. Aurretik esan bezala, Udazkena lantzen ari dira eta urtaro honetan gertatzen dena ikusteko aukera izan zuten.

Primeran pasa zuten!

Laster arte!

2008-11-09

UDAZKENA


Udazkena orain dela ia bi hilabete iritsi zen gurera eta gure ikastolako haurrek horren berri izan dute.Haurrak, udazkenak dituen ezaugarriak ikasten ari dira, lehenago iluntzen duela, hostoak eroritzen direla, hotza egiten duela...Ezaugarri hauek hainbat modutara lantzen dituzte, horien artean abestien bidez. Abestu duten abesti bat honakoa da:

Udazkena orbelaz estalia dago,
Eta egunak udan baino laburrago.
Hego-haize epela dabil kaleetan,
Ilea dantzarazten denen buruetan.

2008-11-05

PSIKOMOTRIZITATE SAIOA

Tximeleta taldeak ere psikomotrizitate saioak egiten ditu. Psikomotrizitatearen helburua jolas sinbolikoa eta adierazpen motriza lantzea da.

Psikomotrizitate gelan egoten den materiala honakoa da: koltxonetak, txirristak, ispiluak, ohialak, egurrezko blokeak, gomaespumazko blokeak, espalderak, etab.

Haurrek ederki pasatzen dute saltoka eta ohialekin mozorrotuta eta desiratzen egoten dira psikomotrizitate gelara joateko.



YOUTUBE-tik hartutako bideoa

KREMA TAILERRA

Kaixo!!

Oraingoan, aurreko astean egindako jarduera interesgarri baten berri emango dugu.
Pasaden asteartea, psikomotrizitate saioan, Krema tailerra egin zuten.

Horretarako, bi krema mota ezberdin erabili zituzten: bata solidoa eta bestea likidoa. Hasiera batean, bakoitzak bere gorputzari ematen zion krema baina pixkanaka-pixkanaka elkarri ematen hasi ziren.

Oso jarduera interesgarria iruditu zitzaigun. Beraien arteko harremana hobetzeko, konfiantza hartzeko... oso baliagarria da. Horretaz aparte, horrelako ekintza originalak egiten, haurren irudimena, arakatzeko grina eta esperientzia berriak ezagutzeko aukera ematen dute.

Primeran pasa zuten!!


BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

2008-10-29

EGUNEROKO ERRUTINAK












Jarraian tximeleta taldeak egunero egiten dituen ekintzen berri emango dizuegu:

1. Sarrera: ikastolara iritsitakoan gelara sartzen dira eta andereñoari egunon esaten diote.

2. Berokia kendu: lehenik eta behin, gelan erosoago egoteko eta beroa ez pasatzeko berokia kentzen dute.

3. Jolas librea: ondoren, gelako jostailuekin oso ondo pasatzen dute; panpinekin, animaliekin, sukaldean...

4. Plastika: bertan, plastilinarekin irudiak egiten dituzte eta paperean marrazki ederrak margotzen dituzte.

5. Galletak: gero, atseden pixkat bat hartzeko eta tripa betetzeko galletak jaten dituzte.

6. Ipuina: haurrei ikaragarri gustatzen zaizkie andereñoak kontatutako ipuinak eta gehienetan adi-adi egoten dira.

7. Kantak: abestea ere asko gustatzen zaie eta guztiak batera kantatu eta dantzatzen dute.

8. Eraikuntza handia: bertan eraikuntzak eraikitzen dituzte legoarekin, era honetara, motrizitate fina lantzen dute.

9. Berokia eta etxera: bazkaltzeko orduan haurrak berokiak jantzi eta guraso edo zaintzaileekin etxera joaten dira.

IÑIGO ARITZA IKASTOLA


Iñigo Aritza Ikastola, Sakanako bailaran dago kokatuta. Lau herrietako ikasleak joaten dira bertara: Ziordia, Olazagutia, Altsasu eta Urdiain.
Ikastola honek, hiru eraikin ditu, bat Olazagutian eta beste biak Altsasun.
Bertan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eskaintza dago.
Guk aurretik aipatu dugun moduan, Haur Hezkuntzako 2 urtekoen gelaren jarraipena egingo dugu.

BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

2008-10-27

AURKEZPENA

kaixo!!!

Maitane eta Olatz gara. Gasteizko Irakasleen Unibertsitatean Haur Hezkuntzako 3. mailan gaude. Hemendik aurrera Iñigo Aritza Ikastolako 2 urteko haurrek gelan egiten dituzten ekintzen berri emango dizuegu.

Gustatuko zaizuelakoan, laster arte!